Abenduaren 17an lau antzezlan taularatuko dituzte eskolako ikasleek

Nerea ALTZURI 2006ko abuztuaren 3a

Urteko azken txanpan gaude. Azken hilabetean sartuta, ohiko ekitaldiak hurbil dira... eta ez daitezela ohitura horiek sekula gal. Herriko eskolako berrietan murgilduta, olentzeroak eta antzezlanak gero eta hurbilago ditugu. Ohi bezala, eskolako lagunek egiten dituzten olentzeroekin batera, herritar orok badu aukera ikazkinaren irudia egiteko

Bertzalde, aspaldiko usadioak segitzen du herrian. Aurten ere, eguberriak baino lehen lanak antzeztuko dituzte eskolako lagunek. Lau antzezlan prestatzen ari dira eta abenduaren 17an, jendaurrean erakutsiko dituzte eskolako gimnasioan 16:30etan. Larunbat horretan jende guziari erakutsiko dira lanak.Egun batzuk lehenagotik ordea, abenduaren 14an, asteazken goizean, Igantzi eta Etxalarko eskoletako lagunen aitzinean aktore lanak eginen dituzte. Beraz, hortxe urteroko hitzordua gure aktore gazteenen trebeziarekin gozatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun