Olentzero pertsonaiari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Udalak, Eusko Ikaskuntzaren folklore sailaren laguntzarekin.
Abenduaren 2an, 19:00etan Olentzero eta herri literaturasolasaldia eskainiko du Euskaltzaindiako Adolfo Arejitak. Ondotik, Mikel Aranburu Neguko Solstizioaz arituko da eta Antxon Agirre Sorondok Olentzero: Historia eta Etnografia solasaldia emanen du.
Abenduaren 10ean, Patxi Labordak «Olentzeroren bilakaera» solasaldia emanen du 11:30etan. Eusko Ikaskuntzako Josu Larrinagak Emilio Xabier Dueñasek ere olentzerori buruzko jakingarriak emanen dituzte. 13:00etan Ansorenak Olentzeroren Melodia eskainiko du eta gero Fernando Mikelarenak solastuko du.
Abenduaren 17an, 11:30etan Lesaka eta Oiartzungo Olentzeroaz arituko dira Rafael Eneterreaga eta Jose Mari Mitxelena. Gero, mahaingurua eta bazkaria izanen dute.