Haurrek aunitzetan daukaten adinerako ezegokiak diren jostailuak eskatzen dituzte eta gurasoek ez dute horren berri. Gai horren inguruan bi ekitaldi antolatu ditu Bortzirietako Euskara Mankomunitateak. Abenduaren 5ean “Nola aukeratu jostailu egokia” hitzaldia antolatu du, liburutegian 19:00etan. Abenduaren 5 eta 6ean Kultur Etxeko Erakusketa Gelan jostailuen erakusketa informatiboa izanen da 16:00etatik 19:00etara