Elkarlan hitzarmena berritu du Kontseiluak Mankomunitatearekin

ttipi-ttapa 2006ko abu. 3a, 15:45
Gaur arte 124 Ziurtagiri adostu ditu Kontseiluak Bortzirietako Mankomunitatean eta akordio honen berritzearekin ziurtagiri hauen kopurua gehitzen joatea espero da. Artxibokoa

XX. mendeko margolari handienetakoa izan zen eta Berako

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hitzarmena berritu du Bortzirietan. 2004 urtean onartu zuten Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Kontseiluak elkarlanean aritzea. «Hitzarmen honen bidez Bai Euskarari Akordioa eskualde honetan garatzea zen helburu» azaldu du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek.

Gaur arte, 124 Ziurtagiri adostu ditu Kontseiluak Bortzirietako Mankomunitatean eta «Akordio honen berritzearekin Ziurtagiri hauen kopurua gehitzen joatea espero da» jakinarazi du Mendigurenek.

rua da erakunde, enpresa eta elkarteetan eragitea beren hizkuntza-normalizazioa erdiesteko. Azken urteetan eskualdeko euskaran Mankomunitateak egin dituen hainbat lan ildo indartzera dator Bai Euskarari Akordioa. Akordio honen berritzearen ondorioz 1.800 euroko ekarpena egin zaio Kontseiluari. «Pozgarria da guretzat elkarlan honekin aitzinera egitea, aurten burututako lana hagitz emankorra izan baita» jakinarazi dute Mankomunitateko arduradunek.

Prozesu hau eskualdeko euskalgintzarekin elkarlanean abiatu zen, eta horrela segituko du. Hain zuzen ere, honakoek osatzen dute Bortzirietako euskalgintza: IKA, EHE, Berako Labiaga eta Lesakako Tantirumairu ikastolak, eta Mankomunitateko batzordekideak, tartean Berako Toki Ona Institutua eta Ricardo Baroja ikastetxeak, Igantziko ikastetxe publikoa, Lesakako Irain eta Etxalarko Landagain ikastetxeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun