Maider SENPER Labiagako zuzendaria

Aitor AROTZENA 2006ko abuztuaren 3a

Aitor AROTZENA

«Ikasle, irakasle eta gurasoek ilusioz hartu dugu Oinez-en antolakuntza»

Labiagan DBH legeztatzeko urratsak ematen ari direla aipatu zen Iruñean egin zenuten aurkezpenean. Zertan dago egoera?

Federazioa Berako ikastolaren eta eremu ez euskaldunean dauden lau ikastolen etorkizuna negoziatzen ari da. Baikor gaude, baina hau dena Iruñetik eramaten dute. Guri zain egotea tokatzen zaigu.

Zu zeone ikastolan ikasle eta irakasle izan zara, orain zuzendari, abudo guraso… Nola ikusi duzu ikastolaren bilakaera alderdi ezberdin horietatik?

Ni ikastolako hirugarren promoziokoa naiz. Hasiera gogorra izan zen, hezkuntza eredu ezberdina zelako, baina nik beti ilusioarekin ikasi dut ikastolan eta harreman berezia genuen irakasleekin. Hasieran ongi ikasten genuela erakutsi behar izaten genuen. Ikastola beti nerekin eraman dut. Irakasle gisara arraroa izan da, nere irakasle izandakoekin lan egiten dudalako. Orain zuzendari bezala berdin, arazorik gabe. Orain denok ilusioz hartu dugu Nafarroa Oinezen antolakuntza, ikasle, irakasle eta gurasoak hagitz inplikatuak gaude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun