Hameka ardi-gazta aurkeztu ziren Baserritarren Eguneko lehiaketan

Nerea ALTZURI 2006ko abu. 3a, 14:24
Postuetan parte hartu zutenak: Barrazabal, Exkerrenekoborda, OsiƱaldea, Marinenborda, Urdinborda, Simonenborda, Martixenea, Senberro, Serorenborda, Zerrado, Luis Madariaga, Felix Apezetxea, Bortzak Ba

Postu guttiagorekin, jendetsua izan da X. baserritarren eguna

Udazkeneko kulturaldia ere bukatu da eta zapore ona gelditu zaie antolatzaileei. Dantza saioa, antzerkia, mus txapelketak eta bertze iragan dira aurten ere. Dudarik gabe, dagoeneko ezaguna bilakatu den eguna, azaroaren 1ean, Ekaitza elkarteak antolatzen duen baserritarren eguna da. Aurten, hamargarren edizioa izan da eta gero eta lagun gehiago erakartzen ditu.Frontoi bazterrak nahiz barrenaldea jendez gainezka egon ziren goizean.Bertze urteetan baino baserritarren postu guttiago izan zen baina herritarrez gainera, herritar ez zirenen multzoa haundia izan zen. Azoka bilakaturiko frontoia jendez gainezka egon zen. Barazkiak, goxokiak,botika naturalak, eskulanak,taloak, kamisetak, loreak, etxeko tresnak, aziendak erakusgai zein salgai egon ziren. Ahuntza Triki eskolakoek goiza alaitu zuten eta Ekaitza elkarteak paratutako ostatuan ere, jan edariak eskaini ziren. Aurten, estreiniko aldiz ardi gazta lehiaketa egin zen. Egia erran, lehenengo aldia izateko, arrakastatsua izan da ekimena, hameka gazta aurkeztu baitziren. Sei lagunekin osotutako epaimahaia izan zen: Bibiana Mitxelena, Sagrario Iparragirre, Gregorio Mitxelena, Jose Luis Iparragirre, Kallo Leiza eta Belen Mutuberria.

100 euroko lehenengo saria, Senberroko gaztak eraman zuen; bigarren postua, Bordalarreako Simonenbordakoak lortu zuen eta hirugarren gaztarik onena, Laraburukobordakoa izan zen.

Bertze gazta partaideak: Morenborda, Otsarra, Tuanekoborda, Martinkoborda,Martixenekoborda, Simonenborda(Eguzkialdea), Oskoz-enea eta Serorinborda izan ziren.

Ondotik, bertako produktuekin osatutako zarea zozketatu zen eta Simonenbordako Sekundinak eraman zuen saria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun