Arkupe elkarteko paleta-goma txapelketaren finala jokatu zen azaroaren 5ean

Aitor AROTZENA 2006ko abu. 3a, 13:10
Aitor AROTZENA

Arkupe elkarteak antolatutako emakumezkoen paleta-goma txapelketaren azken partidak azaroaren 5ean jokatu ziren udal pilotalekuan. Lehenik, hirugarren posturako lehian Nati eta Mirentxuk 30 eta 23 irabazi zieten Asun eta Susanari. Finala orekatuagoa joan zen. Hainbat berdinketen ondotik, Lizarrako Amaia eta Maitek 30 eta 27 irabazi zieten Lizarrako Mertxe eta Anoetako Maiderri. Hamahiru bikotek jokatu dute aurtengo txapelketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun