Soziolinguistika Jardunaldiak

Amaia eta Ainhoa 2006ko abu. 3a, 13:08

Azaroaren 18 eta 25ean izanen dira 6. soziolinguistika jardunaldiak. Bidasoako Ikerketa Zentroak antolatuta, Jamotenean arratsaldeko 18:30etatik aitzin hitzaldi ezberdinak aditu ahal izanen dira: azaroaren 18an Iñaki Agirreazkuenagak Zonifikazioa ikuspegi juridiko batetik gaia jorratuko du eta azaroaren 25ean Zonifikazioa euskalduntzeko arazo instituzionala eremu ez euskaldunetan gaiaz ariko dira. Fernando Mikelarenak, zehazki, «Ikastola alegalak» hitzaldia emanen du eta Roldan Jimenok Noaingo proiektua azalduko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun