Joseba Irazokik diska berria

Amaia eta Ainhoa 2006ko abu. 3a, 13:07

Joseba Irazoki musikari beratarrak diska berria argitaratu du. Joan den udan DO taldearekin diska argitaratu zuen, Tokian tokiko izenekoa. Mingele Quartet taldearekin ere hiru minicd argitaratu zituen. Lehenagotik Onddo taldearekin Errepideak ez ditut maite diska atera zuen baina 2004an hasi zuen Irri eta solas diskarekin bakarkako ibilbidea. Beraz, esperientzia haundiko mutila da eta oraingoan Gizona zakur egin zen diska aurkeztu du, Hirusta Recordsen grabatua. Luxuzko musikariak izan ditu ondoan: Mikel Artieda (Berako kontrabaxua), Mikel Etxegarai (Berako bateria), Iban Urizar (tronpeta), Iban Ginea (tronboia) eta Mikel Errazkin (soinu teknikaria).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun