Albinte berriak, Jokin Zabaletak, hilabete pare bat darama lanean

Oskar TXOPERENA 2006ko abuztuaren 1a

TTIPI TTAPA

Urtea joan da Udalbatzak albintea kontratatzeko erabakia hartu zuenetik. Urtetako hutsunea izan du herriak lantegi horri dagokionez, aspaldian jubilatua baitzen aurten hil zaigun Kruzito Ariztegi.

Behin erabakia hartuta, epea ireki zen lanpostua lortzeko frogak egin nahi zituzten guzientzako. Aurkeztutako 13 lagunek udaberrian eta uda hasieran egin zituzten langilea aukeratzeko frogak. Froga teorikoak lagun bakarrak, Jokin Zabaletak, gainditu zituen. Jokinek froga praktikoak ere arazorik gabe gainditu zituenez Udalbatzak lanposturako bera izendatu zuen.

Iruritan bizi baldin bada ere, berez leitzarra da Jokin eta irailaren hasieraz geroztik herrian ikusi izanen duzue lanean. Lanera ongi egokitzea eta gustora aritzea opa diogu Jokini, eta herritarrekin ongi moldatzea, nola ez!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun