Zazpi haur hasi dira larunbatero bertso eskolan

Oskar TXOPERENA 2006ko abuztuaren 1a

Oskar TXOPERENA

Aitzineko alean ikastaro multzo haundi baten hasieraren berri eman genuen, baina argazkian ageri den taldeak bertsotan ikasten hasi behar zuela ez genuen aipatu ere. Bagenekien bat edo bertze hasteko asmotan zegoela, baina bertzerik da horrelako talde polita herrian osatzea. Larunbat arratsaldero elkartuko dira eskolan Bortzirietako Bertso Eskolaren eskutik, Estitxu Arotzena bertsolariarekin, hain zuzen ere. Azken urteotan gai honetarakogiro berezia nabaritu da eskolan, eta horren ondorio da seguruenik orain Igantzin lehenbiziko aldiz ikastaro hau antolatu izana. Ea gaztetxo talde horretatik –Iker, Adur, Unai, Eneko, Janire, Ane eta Maria- ateratzen zaigun gero plazaz-plaza ibiliko den bertsolariren bat. Zeinek daki!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun