Mendi bizikletan bikain

Nerea ALTZURI 2006ko abu. 1a, 14:10
Oskar TXOPERENA

Asier Apezetxea gazteak, elite mailan, Pirineotako openeko probak egin ditu. Joan den igandean, Agoitzen, laugarren proba eta azkenekoa egitekoa zuen. Bitartean, lehengo saioa Eugin egin zuen eta laugarren postua lortu zuen. Bigarren eta hirugarren probetan, Larrasogainen eta Jaurrietan eginikoetan hurrenez-hurren lehenengoa izan zen. Asierrek gogor entrenatzen jarraitzen du. Orain arte, Berako Katea Biken babespean taldean lan egin du eta Berako eta Sunbillako probetan emaitza onak lortu ondotik aski pozik gelditu da. Orain Iruñaldeko Saltoki taldean ari da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun