Urriaren hasieran abiatutako Bortzirietako binakako bosgarren txapelketan hamar harritar parte hartzen ari dira. Aurrebenjaminetan, Andoni eta Xabi Taberna; benjaminetan, Jon Mazizior Jokin Pinatxo beratarrarekin; Alebinetan, Ibai Etxeberria eta Markel Jorajuria; infantiletan, Jon Jorajuria Alex Eizagirre beratarrarekin; eta kadetetan, Unai Iparragirre eta Josu Larretxea eta Andoni Mitxelena eta Jon Altzuri. Aitzineko bi igandetan, herriko frontoian bederatzi partida jokatu dira, bertakoak nahiz kanpokoak diren pilotarien artean. Bertzalde, Nafarroako banakako txapelketan eta jubenil mailan, Imanol Mitxelena eta Joseba Madariaga lanean ari dira. Hogeitabi urtez azpiko kategorian berriz, Beñat Mitxelena eta Joseba Pikabea pilotariek banakako txapelketa jokatzen jarraitzen dute.