Serorenbordako Madariagatarrak saritu dituzte Lurraren Eguneko lehiaketetan

Nerea ALTZURI 2006ko abu. 1a, 10:00

Urriaren 23an, Berako Lurraren egunean egin ziren gazta eta sagardo lehiaketetatik,sariak ekarri dituzte herrira. Gazta lehiaketan, hamazazpi gazta aurkeztu ziren.

Margari Madariagak, XIX. gasna lehiaketan lehengo saria eraman zuen eta 220 euro eta oroigarria etxeratu zituen. Iaz ere, sari potoloa berak eraman zuen. Bertzalde, Bortzirietako VIII. Sagardo lehiaketan, Juanjo Madariagak bigarren postua lortu zuen eta 50 euroko saria eskuratu zuen.

Sari banaketaren ondotik gazta enkantera atera zen, 170 euroan salduz. Serorenbordatik ateratako gazta eta sagardoa beraz sarituak izan ziren Beran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun