Amasa, Txanpalenea eta Oladrieneko orubea etxebizitzak egiteko salduko da

Aitor AROTZENA 2006ko abu. 1a, 14:11
Aitor AROTZENA

Amasa, Oladrienea eta Txanpaleneak Beheko Plaza 7an eta ondoan hartzen duten orubea saldu gogo du Udalak. Asmoa, 13 etxebizitza, garajeak eta lokalak egitea da eta salmentarako lehiaketa deialdia egin du Udalak. Hasierako prezioa 747.774,24 eurokoa da (BEZ barne) eta interesatuek proposamenak azaroaren 23a baino lehen aurkeztu beharko dituzte. Argazkian ageri denez, joan den astean argindar eta telefono kableak kentzen aritu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun