Ainara Fresneda espetxeratua

Aitor AROTZENA 2006ko abuztuaren 1a

Bortz urteko kartzela zigorra betetzeko omen duenez, urriaren 21ean atxilotu zuen poliziak Ainara Fresneda lesakarra eta Iruñeko kartzelara eraman. Erakunde armatuarentzat lantzadera lana egitea leporatu zioten Ainarari. 2001ean hilabete batzuk kartzelan eman ondotik, bere eritasunarengatik etxera ekarri zuten, nahiz eta eguneko 24 orduetan Guardia Zibila etxe atarian zaintzan egon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun