Mugikortasun iraunkorrari buruzko informazio saioa

Aitor AROTZENA 2006ko abuztuaren 1a

Udalak lankidetza hitzarmena sinatu zuen Aceralia eta Nafarroako Ingurumen arloko Baliabide Zentroarekin.

Hitzarmen horren bidez, joan den udaberrian «Mugikortasun iraunkorraren inguruko sentsibilizazio eta bultzatze programa» abiatu zen. Programan parte hartzen ari diren pertsona eta entitate guztiei zein herritarrei zuzendutako informazio saioa egin zen urriaren 24an udaletxean.

Lehenik, programa honen barne egindako jarduerak aurkeztu zituzten udal ordezkariek. Ondotik, hitzarmena sinatu duten alderdiek solastu zuten.

Tailerren ondorioen aurkezpena egin zen eta etorkizunean izan daitezkeen ekintza lerroak eta lanaren jarraipena zehaztu ziren. Manu Gonzalez, mugikortasun iraunkorreko programetan aditua den Haizeako teknikariak bertze udalerrietan izandako esperientzia aurkeztu zituen eta mugikortasun plan bat zer den eta nola egiten den azaldu zituen. Arantxa Arregi, Cederna-Garalur elkarteko toki garapenerako agenteak eskualdean mugikortasunari buruzko «lan mahaia» sortzeko aukeraz aritu zen eta ondotik, bertaratutakoek beraien zalantzak eta proposamenak agertu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun