Igerilekua estaltzeko lanak lehiaketara atera ditu Udalak

Aitor AROTZENA 2006ko abuztuaren 1a

Igerilekua estaltzeko lanak lehiaketara atera ditu Udalak. Lanen hasierako aurrekontua 3.492.926,89 eurokoa da eta lehiaketan parte hartu behar duten eraikuntza enpresek azaroaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dituzte proposamenak Herriko Etxean.

Igerilekua estaltzeko proiektua Pedro G. Burguera, Jose Javier Herrera Gonzalez eta Mª Jesus Vilas arkitektuek idatzi dute. Gainetik aipatuta, gaur egun berdegunea dagoen lekuan eginen litzateke igerileku estali berria. Jacuzzi eta bertzelako zerbitzuak ere jarriko dira. Ostatu aldetik begiratuta, eskuinean dagoen igerilekua bere horretan utziko da udan erabiltzeko eta ezkerrekoa lurrez estaliko da, bertan berdegunea egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun