Etxeko antena Frainera begira duten etxeek 33. kanalean sintonizatuko dute Ttipi-Ttapa, eta Eskolamendiko errepikagailutik hartzen dutenek, horiek 27. kanalean sintonizatuko dute.
Antena kolektiboak ere bersintonizatu behar dira
Antena kolektiborik ez den etxeetan, etxeko telebistaren urrutiko kontrola erabiliz erraza da sintonia berria bilatzea, telebistak berak egiten baitu automatikoki. Pisu etxeetan, beharbada, beharrezko izanen da teknikoari deitzea.