Udaleko Gizarte-Ongizate Batzordeak autonomia indibiduala mantendu dezaten, adinekoen oroimena landu eta hobetzeko ikastaroa antolatu du. Programa honek memoriaren funtzionamendua ezagutu eta hobetzeko teknikak ikasi nahi duten lagunei zuzenduta dago.
Normalean, adinarekin gaitasun kognitiboak murrizten dira eta gehien ematen den arazoa oroimen murrizketa da. Oroimena arrazoi ezberdinengatik gal daiteke baina orokorrean, arrazoi nagusiena adinarekin lotuta dago. Arazo arrunt hau moldatzen laguntzeko antolatu da ikastaroa. Garuna lantzeko gimnasia antzekoa izanen litzateke. Amaia Pando Berako sikologoak oroimena zer den, nola funtzionatzen duen eta nola hobetu daitekeen azalduko du. Zerbait ahazten denean sortzen den antsietatea murrizten ere erakutsiko du, autoestima hobetzen eta parte hartzaileen arteko komunikazioa bultzatuko du.
60 urtetik gottiko lagunendako izanen da ikastaroa, gaixotasun mentalik ez dutenentzat. Azaroaren 8tik otsailaren 21a bitarte eginen da asteartetan 17:00etatik 18:30etara.