Bortzirietako bosgarren eskuz binakako txapelketaren finalak jokatu ziren Arantzan

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 31a, 15:20
Haur edo infantil maila nagusiko finaleko protagonistak: Olaizola eta Oronoz lesakarrak eta Loperena eta Ugalde oiartzuarrak, tartean epailea dutela. Oskar TXOPERENA

Herri guzietako bikoteren batek eskuratu zuen txapela azaroaren 27an

Azaroaren 27an jokatu ziren Arantzan Bortzirietako eskuz binakako bosgarren txapelketaren finalak.

Ttikien mailan, Arantzako Ekaitzako Andoni eta Xabi Taberna anaiek 18 eta 8 irabazi zieten Berako Gure Txokoako Harri Maritorena eta Peio Migelenari.

Umeak B mailan, Lesakako Arkupeko Ibon Txoperena eta Aitor Altzugaraik 18 eta 14 irabazi zieten Gure Txokoako Hodei Unsion eta Mattin Garbisuri.

Umeak mailan, Gure Txokoako Ander Errandonea eta Beñat Mitxelenak 18 eta 10 irabazi zieten Igantziko Biltokiko Joseba Bertiz eta Unai Telletxeari.

Kimuak B mailan, Etxalarko Altxatako Aitor Danboriena eta Beñat Maiak 18 eta 13 irabazi zieten Oiartzungo Oiarpe elkarteko Gaizka Ezponda eta Jokin Marin-i.
Kimuak mailan, Hendaiarrak elkarteko Diego Suertegarai eta Andoni Ibarburuk 18 eta 6 irabazi zieten Oiarpeko Ander Imaz eta Oier Sagastiri.
Haurrak B mailan, Biltokiko Eneko Telletxea eta Iker Rojok 18 eta 12 irabazi zieten Gure Txokoako Luka Remiro eta Joseba Martinezi.
Haurrak mailan, Arkupeko Beñat Oronoz eta Ander Olaizolak 18 eta 1 irabazi zieten Oiarpeko Aingeru Loperena eta Iñigo Ugalderi eta kadete mailan, azkenik, Oiarpeko Aitor Odriozola eta Joritz Manterolak 22 eta 16 irabazi zieten Biltokiko Imanol Goienetxe eta Beñat Txoperenari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun