Abenduaren 6an egin zuten urte hondarreko besta Baratzondo Elkartean. Argazkian ikusten denez, umore ederrez pasatu zuten eguna bertara bildutakoek. Garai honetan jokatzen dira elkarteko mus eta partxis lehiaketak eta egun hau aprobetxatzen dute sariak banatzeko. Txapelketa bakoitzean irabazle suertatu direnak aipatuko ditugu hemen: musean Miguel Dorronsoro eta Jose Javier Urtxegi izan ziren irabazleak, eta partxisean Juan Sein eta Joxe Mari Gaztelumendi.