Bizkotxo lehiaketa antolatu du Biltokik Kultur Egunetan. 16 bizkotxo dastatu zituzten epaimahaikoek eta argazkiko hirurenak iduritu zitzaizkien hoberenak: Mª Jesus Telletxearena izan zen hirugarrena, Mª Sol Dorronsorena bigarrena eta Olaia Matxikoterena irabazlea. Arratsaldez izan zuen jendeak bizkotxoak txokolatearekin probatzeko aukera.