Igantziko hiru bikotek lortu zuten Arantzan jokatutako Bortzirietako txapelketaren finaletarako sailkatzea: Joseba Bertiz eta Unai Telletxea, Imanol Goienetxe Beñat Txoperenarekin eta Iker Rojo eta Eneko Telletxea. Partida politak jokatu bazituzten ere, azken hauek izan ziren txapela etxera ekartzea lortu zuten bakarrak.