Oskar TXOPERENA Eguraldi hotza baina ateria izan dugu aurtengo Kultur Egunetan. Kanpoan egin beharreko ekitaldiak arazorik gabe egiteko aukera izan da. Abenduaren 3an elizan eskainitako kamara kontzertu bikain batekin hasi zen egitaraua eta 8an akautu zen Biltokik antolatzen duen egunarekin. Tarte horretan haurren jokoak, antzeslanak eta ipuin kontalariak izan ditugu. Zerbait aipatu behar izanez gero, azken eguneko erakusketa bikaina prestatzeko egin behar den lanak akaso denbora luzeagoan –egun pare batez gutienez– irekia edukitzea merezi duela. Olentzero lehiaketa prestatzen ari da orain jendea.