Olentzero eguna

Nerea ALTZURI 2006ko uztailaren 31

Gain-gainean dugu Olentzero eguna. Larunbat arratsaldean, urteroko ohiturari segituz, baserritarrez jauntzita olentzeroen kantu karrika buelta eginen da. Eskolakoek behintzat, ttikienetatik hasi eta zaharrenetara, prest dituzte beuren olentzeroak. Kalejiraren ondotik, iluntzearekin batera, berendu goxoa eginez lakautuko da larunbat arratsaldea.

Igande eguerdian opariak hartu eta plazan kantuak kantatuz, olentzeroak erre eta korruan kalejira dantzatzeko aspaldiko tradizioa segituko da.

Urtero bezala, arrazoi batengatik eta bertzearengatik gure artean ez ditugun lagunekin oroituz, eguberrion eta urteberrion opa dizuet irakurle denei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun