Zakuteneko Andoni eta Xabi Taberna Larretxea anaiek txapelketa polita egin dute. Bortzirietako binakako bortzgarren txapelketan, ttikien mailan irabazle izan dira. Azaroaren 27an, herriko frontoian finaleko zortzi partidu jokatu ziren goizean eta Berako Gure Txokoako Harri Maritorena eta Peio Migelena bikotearen kontra irabazi zuen Ekaitzako bikote gaztetxoak 18 eta 8. Zorionak!