Irain eskolakoak Kantabrian izan ziren

Aitor AROTZENA 2006ko uztailaren 31

Utzitako argazkiak

Irain eskolako hirugarren ziklokoko 22 ikasle eta Idoia Ajona eta Edurne Aranburu irakasleak Kantabrian izan ziren urriaren 30etik azaroaren 5era. 11 eta 12 urteko ikasle hauek Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministeriotik ingeleseko beka eskuratu zuten ekainean eta hori baliatuz egin dute astebeteko ateraldia. Cabarcenoko aterpean izan dira, Madrileko bertze ikastetxe bateko ikasleekin batera. Goizez lau orduz ingelesa ematen zuten eta bi orduz ingurumenarekin lotutako gaiak, beti ere ingelesez. Arratsaldez jokoak egiten zituzten, beti ere ingelesa landuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun