Sokatira taldea launakakoan txapeldun eta azpitxapeldun

Aitor AROTZENA 2006ko uztailaren 31

Aurten lehen aldiz parte hartu du Beti Gazte sokatira taldeak Euskadiko goma gaineko launakako txapelketan. Lau tiralari aritzen dira elkarren kontra modalitate honetan. Lesakarrek bi talde atera zituzten 300 kiloz beheitiko kategorian eta bertze bat 280 kilokoan. Abenduaren 3an, 300 kiloko finala jokatu zen Arrigorriagan eta Beti Gazte A txapeldun suertatu zen eta Beti Gazte B hirugarren. 280 kiloko finala abenduaren 11n jokatu zen Laukizen eta Beti Gazte bigarren izan zen Abadiñoren gibeletik. Urtarrilean zortzinakako txapelketa hasiko da eta tiralariak gogor prestatzen ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun