Elikadurari buruzko 3. jardunaldiak eginen dira abenduaren 21ean

Aitor AROTZENA 2006ko uztailaren 31

Nerabe eta haurren loditasunari buruz arituko da Oria doktorea

Bortzirietako elikadurari buruzko hirugarren jardunaldiak eginen dira abenduaren 21ean, asteazkenean. Lesakako Osasun Etxeak eta Elaia elkarteak antolatu dituzte jardunaldiak, Osasunbidea (Hezkuntza) eta Lesakako Udala, Euskadiko Kutxa, nafarroako Kutxa eta La Caixaren laguntzarekin.

Asteazken arratsaldean eginen dira ekitaldi guziak. 13:30etatik 15:00etara osasun langileendako irakaskuntza saioa eginen da Lesakako Osasun Etxean. Oria doktorea, nerabe eta haurren arteko loditasunaren prebentzio eta erabilerari buruz arituko da. Gai bera landuko du Oria doktoreak Kasinoan 16:30etatik 18:00etara, nahi duen guziarentzat irekia egonen den saioan.

18:30etan eskola jantokiekin harremana duten langileen topaketa eginen da. Dietistak emandako aholkuen arabera, ohiko sukaldaritza eta menu egitearen ikastaroa antolatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun