Uharteko lau terdiko pilota txapelketan Javier Mikelperizena suertatu da txapeldun Iban Zubietaren aurka finala jokatu ondotik. Partidu gogorra izan zen, batez ere hasieran, baina azkenean Mikelperizenak aintzina hartu zion Zubietari 22-13 emaitzarekin akautuz. Javier sekulako denboraldia egiten ari da eta jokatu dituen azken txapelketa guztiak irabazi ditu. Joan den urtean ere Mikelperizenak Nafarroako lau terdiko txapelketa garrantzitsuena, Uhartekoa, irabazi zuen. 2003an, aldiz, Iban Zubietak eraman zuen txapela.