Abenduaren 11n Kenpo-kai arte martzialaren erakustaldia egin eta txapelketa jokatu zen Toki-Ona kiroldegian. Berako taldetik aparte, Oiartzun, Irun, Angelu eta Madriletik etorritako berrehun bat partaide izan ziren erakustaldia ematen eta txapelketan parte hartzen. Beran 24 heldu eta 10 haur ari dira Kenpo-kai ikastaroa egiten Juan Mari Vidal irakaslearekin.