Toki Ona Institutua Soustenergy proiektuan

Amaia eta Ainhoa 2006ko uztailaren 31

Toki Ona Institutua klima aldaketari aurre egin nahian, Nafarroako bertze hiru ikastetxekin batera Europan abian jarri den Soustenergy proiektuan parte hartzen ari da. Zehazki, aldaketa klimatikoari aurre egiteko ekimena da eta ikastetxeetako energia planak izeneko atala lantzen ari dira. Toki Onan Energia Batzordea osatu dute eta irakasle batzuk ere formazio seminarioak egiten ari dira proiektua aintzinera eramateko. Batzorde honek abenduaren 7an burutu zituen lehendabiziko ekintzak, Energia Egunean. Egun honetan hainbat tailer, kontsumo neurketa, hormirudiak, etab. egin zituen. Ekitaldi gehiago eginen dira honen inguruan eta Energia txokoak ere jarri dituzte instututan egindako lanak zabaltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun