Eguberriak ailetu dira dagoeneko eta sasoiari dagozkion ospakizun bereziak izanen ditugu herrian. Abenduaren 24ean Olentzero egunarekin, ikastetxetako haurrak karrikaz karrika ibiliko dira arratsaldeko 15:30etatik aintzinera eta ondoren haurrak Hator, hator eta Olentzero abesteko, Berako Plazan elkartuko dira 17:00etan. Eguraldi txarra bada Eztegara Pilotalekuan kantatuko dute.
Helduen kasuan, hauek ere, beti bezala Gure Txokoan elkartu, plazan abestu eta ondoren herriko karriketan barna ibiliko dira. Urteko azken eguna berezia izaten da ere, haurrek Glin-Glan abestuz goxokiak eta dirua bilduko dute herrian barna eta gazte eta helduxeagoek Diostesalbea kantatuko dute. Gabonei abenduaren 5eko Errege Kabalgatarekin aio erranen diegu beratarrok.