“Bertzeen menpe ez izateko leku egokian dago egotetxea”
Burmuin elbarriendako erresidentzia hau irekitzeko premia haundia al da?
Denak zahartzen ari gara, guk ditugun pertsonen gurasoak ere zahartzen ari dira eta beraiek falta direnean, zer gertatuko zaie? Familia batzuk atenditzen ahal dituzte, baina bertze batzuk ez. Etorkizunean beraien seme-alabak leku ezagun eta egoki batean geldituko direla jakitea lasaitasun haundia da gurasoendako. Beraien etorkizunerako premia haundi bat betetzea da. Zazpi lagun berehala sartu beharko lirateke.
Alde horretatik, Maddi erresidentziaren kokapena ezin hobea da…
Bai, erresidentzia leku paregabean dago, herri erdi-erdian, osasun zentroaren gainean, denda eta bertzelako zerbitzu guziak eskura dauden lekuan. Hasieratik horrela izan behar zuela pentsatzen genuen, baliabide guziak eskura izan behar dituzte, independiente izateko aukera duten lekuan, denda batean erosketak egiteko… Erabakitzeko eta egiteko beraien ahalmena lantzeko modu egokia da, beti bertze norbaiten menpe egon beharrik gabe.
Beraz, ez sartzeko arrazoi bakarra ekonomikoa da.
Bai, Nafarroako Gobernuarekin kontzertua sinatu orduko sartuko gara. Bien bitartean zerbait egin beharko dugu!