Larunbat arratsean Ruper Ordorika eta Andde Duhalderen kontzertua Berako Plazan

Xan Harriague 2006ko abu. 1a, 13:42

Nafarroa Oinezerako giroa berotzeko kanpainaren barnean, antolatzaileek eta Espidobaita elkarteak, Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin, Ruper Ordorika eta Andde Duhalderen kontzertua antolatu dute larunbat honetarako, uztailak 30. Euririk ez badu egiten Herriko plazan izanen da, bestela Altzateko frontoian. Gaueko 10:30ean, taularatzen lehena, duela 50 urte Oñatin sortu zen Ruper Ordorika izanen da. Haurtzaroa Gazteizen pasatu duen musikariak dagoeneko 16 disko atera ditu eta uda huntan bertze bat grabatzen ari da. Ruperen ondotik Arrangoitzeko kantariaren txanda izanen da. Akelarre taldearekin aritu ondotik, lapurtarrak bakarlariko bideari ekin zion. Larunbatean, bereak diren hainbat kantu famaturekin Berako Herriko Etxeko ataria animatuko du.

Sarrerak 10 euro balio du, eta 14 urte baino guttiago dituztenentzat 6 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun