Igandean, uztailak 30, Berako industria gunea motoentzako zirkuitu bihurtuko da. Arratsaldeko 15:00etatik aitzinera Berako asfalto gaineko II. Saria jokatuko da. Katarri eta Rioja motoklubak antolatzen duten ekitaldirako, fabriken artean, 900m ibilbidea prestatu dute. Joan den urtean bezala supermotard eta quad kategoriak izanen badira, aurtengo berrikuntza scooterak izanen dira. Eguerdiko ordu batetik bietara parte hartzaileek administrazioko bete beharrak egingo dituzte. Ondotik arratsaldeko 15:00etan entrenamenduak hasiko dira. 45 minutuz libreak izanen dira, eta edozein kategorietakoak aritzen ahalko dira. Motorrak berotu eta gero, 15:45ean neurtutako entrenamenduak hasiko dira, lehenik Quadak, ondotik Supermotarak eta azkeneko Scooterak.
17:00etan, azkenean, gauza serioak hasiko dira. Kategoria guziek laurden bat izanen dute lehen saiakera burutzeko. Entrenamenduko ordena berean ibiliko dira. Hain zuzen ere, Quadak, Supermotarak eta Scooterak. Bigarren saiakera ordu bat beranduago eginen da, arratsaldeko 18:00etan, eta lehena bezala iraganen da.
Sari banaketa lasterketa bukatu bezain laster eginen da zirkuituan berean. Kategori guzietako lehen hiruek saria lortuko dute. Proba hunek Iparraldeko asfalto gaineko quad txapelketarako eta Nafarroako supermotard eta Scooter txapelketarako balioko du.