Ohi bezala, Berako San Esteban besten aitzineko igandeko arratsaldean, Herri Kirol jaialdia burutuko da polikiroldegiaren atarian. Proba konbinatuan eta soka tiran, Bera, Lesaka, Amaiur eta Berriozarko taldeak neurtuko dira. Proba horiez gain, aizkora eta arpana probak ere izanen dira
Arratsaldeko ekitaldi nagusia, Nafarroako zakulari txapelketa izanen da. Ultzama eta Berriozarko taldeak arituko dira. Lehen taldea Iñaki Ezkurra, Ivan Mutilva eta Mikel Iraizozek osatuko dute, eta bertzea Oier Aizkorbe, Carlos Santamaria eta Angel Gomezek. 80 kiloko zakuarekin 360 m ahalik eta azkarren egin beharko dituzte. Txapelketa horren azken edizioa 2000. urtean egin zen. Geroztik parte hartzaile eskasarengatik ez da gehiago egin.