Hirigintza eta etxebizitzari buruzko bilera eginen da urtarrilaren 10ean

Oskar TXOPERENA 2006ko uztailaren 28a

Igantziko Biltokin bilduko dira Agenda 21ek deituta

Bortzirietako lurralde antolamendu, hirigintza eta etxebizitza gaiei buruz solasteko bilera deitu du Agenda 21ek Igantziko Biltokin, urtarrilaren 10ean, asteartearekin, 19:30etatik aitzinera. Bortzirietako Agenda 21eko bigarren foroa izanen da hau, azaroaren 29a Arantzan bildu baitziren garraioa eta mugikortasunari buruz solasteko. Orduan bezala, Igantziko bilerarako deialdia udal ordezkariei, teknikariei, elkarte eta herri taldeetako ordezkariei eta herritarrei luzatu zaie. Halere, edonor joan daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun