Zortzi olentzero bildu ziren Gabon eguneko 16:00k aldera eskola-atarian: Lau Igantziko eskolan ari direnenak (Haur-Hezkuntza, 1., 2. eta 3. zikloak), Toki-Onan ikasten dutenena, Biltoki-Ttikikoena, Biltoki Elkartekoena eta, aurten lehenbizko aldiz, Herri-kirolaren inguruan biltzen diren gazteena. Herrian barrena (ez aitzineko alean erran genuen ibilbidearekin preziski) egin zuten kalejira eta pilotalekuan izan zen ondotik lehiaketa. Epaileen aitzinean bina kanta abestu ondotik hauxe izan zen hauen erabakia: Olentzerorik hoberena Herri-kirol Taldearena, kantarik hoberenak Biltoki Elkartekoenak, janzkerarik hoberena Toki-Onakoena eta, azkenik, sari orokorra Herri-Kirolekoek eraman zuten.