Antonio Lizardi eta Marzelino Etxeberria omendu ditu abesbatzak

Oskar TXOPERENA 2006ko uzt. 28a, 16:39

Oskar TXOPERENA

Dagoeneko ohitura bihurtu den moduan, Eguberri aitzineko larunbatean izan zen Abesbatzaren eta musika eskoletan ari diren haurren musika-kontzertua. Eliza bete-betearekin, ordu eta erdiz luzatu zen ekitaldian, bi zatitan banatu zuen Abesbatzak bere kantaldia. Hasierako zatiko sei kantekin polifonia jorratu zuten eta bertze sei kanta herrikoiekin eman zieten akabila. Tartean, erran bezala, istrumentuak eta korala ikasten ari diren haurrak aritu ziren, herriko txistulariak atzendu gabe. Aurtengoan izan da berrikuntza ttiki bat. Izan ere, orain arteko kontzertuetan pianoa, gitarra eta txistua entzuten bagenituen, aurtengoan trikitixa ere entzuteko aukera izan baitugu, Sarai Etxarte hasi berriaren eskutik. Kontzertuaren akabilan, Abesbatza eta elizkizunen inguruan hainbertze urtez lanean aritu diren Antonio eta Marzelinok beren kideen omenaldia jaso zuten. Jendearen txalo zaparraden artean oroigarria eta lore xorta hartu zituzten euren lagunen eskutik. Ortziraleroko entsaioak uzteko asmoa agertu baldin badute ere, ez dira hemendik aitzinera ere Abesbatzatik hagitz urrun ibiliko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun