Taldekako bertso txapelketa urtarrilaren 13 eta 14an

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 28a, 16:38

Hirukotetan banatutako 24 bertsolarik parte hartuko dute aurten Bortzirietako bertso-eskolaren taldekako 8. lehiaketan. Abenduaren 13an, Berako Espidobaitan eginen den bertso afarian bi saio eginen dira, Bertso Maratoia abiatuz. Abenduaren 14an, Lesakako Kattun eginen da bertze kanporaketa bat bertso bazkariaren ondotik eta Haizegoan, 17:00etan bertzea. Lehenbiziko kanporaketa hauetatik pasatzen diren lau bikoteek finalerdiak jokatuko dituzte 18:30etan Lesakako Zarren eta 20:00etan Atxaspin eta final nagusia, Linddurrenborda sagardotegian eginen den bertso-afariaren ondotik jokatuko da. Espidobaitan eta Linddurrenbordan afaltzeko, nahiz Kattun bazkaltzeko izena eman behar da 618 963011 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun