Agenda 21 Plana

Nerea ALTZURI 2006ko uztailaren 28a

Dagoeneko entzun eta irakurri izanen duzue zertan den Agenda 21 egitasmoa. Bortzirietan eta Baztanen aurrera eramaten ari diren plana da. Joan den udan, Terra Prometea lantaldeak Bortzirietako eta Baztango bizilagunei inkesta bat egin zieten, herrietako bizilagunen kezkarik nagusienak zeintzu diren jakiteko. Hogei urtez gorako 300 pertsonei egin zitzaien galdeketa Bortzerrietan eta emaitzak herriz herri aurkeztu ziren urrian eta azaroan, Terra Prometea, Cederna Garalur eta eskualdeko udal partaide diren ordezkariekin. Bortzirietako herritarren kezkarik nagusienak, errepideak, etxebizitza, mugikortasuna eta lana direla islatu zen emaitzetan.

Emaitzak aurkeztu ondotik, azaroaren 29an, Herriko Etxean Bortzirietako Agenda 21 tokiko foroaren lehenengo bilera egin zen.Bileran, bertako nahiz Bortzirietako berrogei lagunek parte hartu zuten. Bortzerrietako garraioaren eta mugikortasunaren gaineko bi orduko iraupena izan zuen azterketa eta diagnosi bilera egin zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun