Batzokiko paleta-goma txapelketako txapeldunak erabaki ziren abenduaren 17an

Aitor AROTZENA 2006ko uztailaren 28a

TTIPI TTAPA

Abenduaren 17an jokatu ziren Batzoki elkarteak bederatzigarren aldiz antolatutako paleta goma txapelketaren bi kategorietako azken partidak. Bigarren mailako hirugarren posturako lehian Josetxo Mitxelena eta Juan Carlos Sanjurjo lesakarrek 30 eta 20 irabazi zieten Otegi eta Otegi oiartzuarrei. Bigarren mailako finalean, Galdona eta Roteta oiartzuarrek 30 eta 23 irabazi zieten Bereau eta Juanikorena irundarrei. Lehen mailako hirugarren postua Antxordoki eta Txoperena igantziarrek eskuratu zuten, Susperregi eta Pernauteri 30-27 irabazita. Final nagusian, Hita igantziarrak eta Lizasok 30 eta 16 irabazi zieten Santesteban eta Imanol Telletxea lesakarrari. Sariak banatzerakoan, Xabi Zozaia herriko palista ere omendu zuen Batzokik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun