Zaine Rekondo libre utzi dute balditzapeko askatasunean

Aitor AROTZENA 2006ko uztailaren 28a

Urtarrilaren 15ean ongietorri ekitaldia eginen zaio

Abenduaren 16an aske utziko zutela jakinarazi zioten ustekabean Alcala Mecon zegoen Zaine Rekondo herritarrari. ETAren kolaboratzaile izatea egotzita martxoaren 17an atxilotu zuten Beran eta 9 hilabete eman ditu epaiketaren zain. Orain baldintzapeko askatasunean utzi dute, fidantzarik ordaindu gabe. Herrira ailegatu zenean, abenduaren 17ko goizaldeko 5etan, bere lagunek ongietorri xume bat egin bazitoten ere, urtarrilaren 15ean ongietorri ofiziala eginen zaio Zaineri eguerdian plazan. Ondotik, «Status politikoa orain: euskal preso eta iheslari politikoak herrira» lemapean manifestazioa eginen da. 14:30etan herri bazkaria izanen da Koxkontan. Txartelak ohiko lekuetan salgai daude, 25 euroan. Haurrentzat 7 euroko menu berezia ere izanen da. Bazkalondoan musika izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun