Hainbat tirabiraren ondotik zuzendaritza talde berria du Gure Txokoa elkarteak. Jende berria sartzeko asmoa baldin bazuten ere, azkenean Txelu Oiartzabal da presidente berria, lehendik ere taldean zegoen kidea: «Bizpahiru bileren ondotik inor ez zegoen prest, elkartea desagertzeko arriskua ere ikusten genuen eta horregatik hasi naiz, pixko bat bortxan». Presidente ordeak Angel Ponbar, Kristina Lasarte, Josetxo San Juan eta Asier Saragueta dira. Idazkariak Federico Fernandez, Andoni Lasaga eta Maite Lekuona dira eta Ainhoa Iratzoki da diruzaina. Lehendik zegoen martxari eutsi nahi dio lehenik presidenteak eta heldu den urtean elkarteak 75 urte egiten dituela kontuan hartuz, «zerbait berezia prestatu».