Eguberri hauetako ohiko ospakizunen artean, aurten lehen aldiz Agerran egin duten olentzeroa aipatu behar da. Auzo elkartearen deiari erantzunez, gazteek auzolanean aritu ondotik olentzero dotorea plantatu zuten plazan, bere etxola eta guzi eta zuhaitza argiz apaindua.