Iamoteneako aparkalekuan, autobus geltokia eraiki dute abenduan. Jon Abril alkate ordeak jakinarazi digunez, «aspaldiko ideia genuen eta Nafarroako Gobernuak horrelako ekimenentzat diru laguntzak banatzen dituela aprobetxatu dugu». Ikastetxeetako, eskurtsioetako eta Donostiarako autobusak hortik ateratzen direla kontuan hartuz, hautatu dute lekua. Komuna publikoak egiteko ere aprobetxatu dute. Erabilerako zehaztasunak ere aurkitzen ahal dira, hala nola ordutegiak. Proiektu osoak 26.860 euroko aurrekontua izan du eta horietako 10.000 Nafarroako Gobernuak eman ditu.