Herriko atal honetan, tarteka-marteka herriko pilotari gaztetxoen ibileren berri ematen dugu.
Eskualdez kanpo txapelketa ezberdinetan parte hartzen ari diren pilotari helduxegoez gai, Bortzirietako Banakako V. Txapelketako jardunaldiak aintzinera doazenez, nortzu parten hartzen ari diren adieraziko dugu.
Honako hau Ekaitzako pilotari taldea: Xabi eta Andoni Taberna ttikien mailan; Jon Mazizior umeen kategorian; Markel Jorajuria kimuen taldean; Jon Jorajuria haurren mailan; eta Unai Iparragirre, Jon Altzuri, Josu Larretxea eta Andoni Mitxelena kadeteen kategorian.
Larunbat honetan jokatuko dira txapelketako finalak Etxalarren.