Aurtengo iñauteak otsailaren 9, 10 eta 11n izanen dira

Nerea ALTZURI 2006ko uztailaren 27a

Mozorro zuriak bilerak egiten ari dira egitaraua josteko

Urtea hasi orduko eta eguberri tenorea pasatu ondotik, iñaute aroari begira gaude. Zenbait herritan abudoago ospatzen badira ere, aste batzuren buruan herriko iñauteak izaten dira.

Bilera batzuk egin ondotik, joan den astean, iñautetako egunak zehaztu zituen herriko gazte talde batek (mozorro xurien kuadrilak).Otsailaren 9an, 10ean eta 11ean iraganen dira, ortzegunean, ortziralean eta larunbatean.

Honezkero, egunez-eguneko egitaraua lotzen ariko dira gazteak. Hurrengoan horren berri emanen dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun